lunes, 29 de octubre de 2012

Zein izango da paperezko egunkarien etorkizuna?

 BERRITU EDO  HIL

Teknologia berriek, internetak, gure eguneroko bizitza eraldatu egin dute: goitik behera. Sukaldaritza, lan egiteko era, garraioak... Informazioa jasotzeko era ere aldatu da. Irudia da nagusi, informazio azkar eta labur jasotzeko ohitura dugu orain eta partehartzea eskatzen dugu geroz eta gehiago. Horrek hedabide tradizionalak kaltetu egin ditu. Dudarik gabe. 

Gaurko panorama ikusita, zera galdetu dezakegu: Zein izango da paperezko egunkarien etorkizuna?


Nerea Pikabeak 'Administrazioa euskaraz' aldizkarian idatzitako artikuluan internet eta teknologia berriek informazio munduan izan duten eraginaz aritu da. 

Kazetaritzaren munduan murgilduta bizi diren pertsonen iritziak ekarri ditu artikulura: Pedro Ontoso (@elcorreo_com), El Correoko zuzendariordea, Bingen Zupiria ,Deia egunkariko zuzendaria (@deia_bizkaia), Iñaki Soto, Gara (@garanet) eta Naizeko (@naiz_info)zuzendaria eta Txema Ramirez de la Piscinarekin, EHUko kazetaritza irakasle eta Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza Ikerketa taldeko burua.


Hizlari horien iritziak irakurrita, argi dago aldaketa beharrezkoa dela paperezko hedabideek biziraun dezaten. Iñaki Sotok dioen moduan, nire aburuz ere, komunikabideek birmoldaketa behar dute jada gertatzen ari diren aldaketei aurre egiteko.

Aldaketa hori hedabide digitalei lotuta dagoela argi dago. Online baliabideek gizarteak eskatzen duena ematen duelako: azkarra da,  multiplataforma eta partehartzailea sare sozialei esker. Gaurko gizarteak eskatzen duenarekin bat egiten du.

Lan asko egin beharko dugu, bai kazetariok eta bai hartzaileek. Informazio produktuak egiteko era aldatu beharko da, multiplataforma produktuak sortu (bideo, argazki, link, presentazio...etab)... Irakurtzeko era ere aldatuko da: papera alde batera utzi eta gadget digitalak hartu. Liburu eta e-readerekin gertatzen ari den moduan.


Laister gertatuko den aldaketa da, jada parean dugun aldaketa.