lunes, 19 de noviembre de 2012

Twtgal

Twitterren argazki galeriak publikatzeko erraminta

Twtgal erraminta erabilita argazki multzoak tweet bakarrean publikatzeko aukera duzu. Twitterren zure jarduera aberastuko duzu gai zehatz baten inguruan argazki multzoak igota. Askotan ez baita nahiko argazki bakarra gai baten inguruan erakutsi nahi duzuna erakusteko. 

Nola erabili?
Erraza da: argazkiak igotzean jasoko duzu argazki multzo edo galeria horretarako URL laburra. Twitterren sartu eta tweeteatzean link hori erabili. 

Nahiago baduzu, argazkiak email bidez bidali ahal dituzu p@twtgal.com helbidera eta minutu bakar batean jasoko duzu URL laburra.

Twtgalen jasotako URL laburra zure Tweetean txertatu behar duzu
Nola ikusten dira?
Tweet batean honelako galeria bat txertatu baduzu URL labur bat erabilita, nahikoa izango da horretan klik egitea argazkiak ikusteko.
Argazkietan zehar nabigatzeko galerien orrialdea irekiko da automatikoki. Adibideak hemen

Galerien orrialdea irekiko da argazkietan zehar nabigatzeko

Beharrezkoa da kontu berria sortzea? 
Ez. Ez duzu kontu berririk ireki behar. Zure Twitterreko kontuko datuak ere ez dituzu eman behar. 
Baldintzak
Limitea 14 argazki izango dira. Argazkiak, gehienez, 2MBkoak izango dira (gehienez 2100px). 800 x 600 tamainara modifikatuko dira.

Galeriak publikatzen hasteko bisitatu Twtgalen orrialdea: http://twtgal.com/